XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LENDABIZIKO IRULDE-ALDIYA.

Iruldegiak, etxe-barrunpe oneretzi bat iruldatuko du; etxera-sarrerako ate bat eta alboetan gelatiak ditula.

ANDRE SINFOROSA ta ON LESMES.

SINFO.: Gezurra dirudi.

LESM.: Ez da, baña; jakintsu guziak orretan daude; atzetorkia gauz miragarria da.

SINFO.: ¿Nola izan diteke, baña?.

LESM.: Adi zazu: Makatza txertatzen degu:
SINFO.: Txertatzen degu.

LESM.: ¿Gero zer dator?.

SINFO.: Txertatzen zayon igaliaren edo frutuaren antzerako emakia.

LESM.: Atzetorkia ori da.

Gure eskola-maisuak dionez, gizonaren txertu jatorra plasma da.

SINFO.: Kataplasma esan naiko dezu.

LESM.: Ez kata, ta ez katu; plasma uts-utsa, baizik.

Plasman txertatzen gera, ta, txertua nolako dan, frutua, alako izaten da.

Aita ta ama nolako, seme ta alabak, alako.

SINFO.: Ori, len ere bageñiakian.

Aita arra, semea ere, arra; ta alaba, ama bezela, emea.

LESM.: ¡Ta... ta... ta! Ez emakumea, ez, ori ez da.

SINFO.: ¿Zer bada?.

LESM.: Aita ta ama onak badira, seme ta alabak, onak izango dira, ta....

SINFO.: Txarrak baldin badira.

LESM.: Txarrak.

SINFO.: Gure illoba, gure Joakintxo, beraz....

LESM.: Gure Joakintxo, buruz argiya izan bear dula, nai ta naiezkoa da; beztela, atzetorkia ¿zertarako lizake?.

SINFO.: Zorionezko atzetorkia dalata, jakintsuetan jakintsuena izango ez danik esan ezin diteke, beraz.

LESM.: Bere aita zana, eskola-maixuetan argiyentxuena zan:
SINFO.: Esango nuke.